75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

25-00061 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena puntuazioen behin betiko zerrenden onespena, honako hau betetzeko lehiaketaldian: dietista-nutrizionista eta sukalde koordinatzailearen lanpostua

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izaskun Berasategi Zabalzak gora jotzeko errekurtso bat jarri duela, horren bidez kontra egiteko Iruñeko Udal Haur Eskolen erakunde autonomoko buruak emandako ebazpen bati; zehazki, 2024ko abenduaren 12an emandako ebazpen bati. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzen Burutzak 2024ko urriaren 18an emandako ebazpen baten kontra. Urriaren 18ko ebazpen horren bidez, onetsi zen puntuazioen behin betiko zerrenden onespena, honako hau betetzeko lehiaketaldian: dietista-nutrizionista eta sukalde koordinatzailearen lanpostua.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), 10 egun baliodunean gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko martxoaren 28an.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2504990