75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez funtzionarioak izendatu baitziren eta xedatu baitzen bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko zeladore lanpostuetan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez deialdi batzuk onetsi ziren ebazpen horren II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez. Deialdi horren barruan, Alfredo Gil Pérez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen baitira eta xedatzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan (2024ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 23koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025o martxoaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2504951