2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Erregelamendua, herritarren parte-hartzea arautzen duena. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herritarren parte-hartzea arautzen duen erregelamendua.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lesakan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2504866