75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Araua, prezio publikoak erregulatzen dituena, 2025erako, udako eta Eguberrietako ludotekarako. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2025eko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau bat, prezio publikoak erregulatzen dituena, 2025erako, udako eta Eguberrietako ludotekarako.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta egin ditzaten erreklamazioak eta iradokizunak. Hori dena, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2504961