2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal Musika Eskolaren araudia aldatzea
Eguesibarko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Eguesibarko Udal Musika Eskolaren barne-araudiaren 12. artikuluaren gaztelaniazko bertsioa (3. epaimahaikideari dagokion zatian euskarazkoa ere aldatu da) eta 18. artikulua aldatzea. Honela geratuko dira idatzita:
"12. artikulua. Zuzendariaren hautapena eta izendapena.
12.3. Zuzendaria hautatzeko batzorde bat sortuko da, eta hura bost kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Eguesibarko Udaleko alkatea edo berak eskuordetzen duen zinegotzia.
1. epaimahaikidea: Musika eskolaren bateko jarduneko irakasle bat, Zuzendaritza Taldean eskarmentua duena, Eguesibarko Udaleko organo eskudunak izendatzekoa.
2. epaimahaikidea: Musika eskolaren bateko jarduneko irakasle bat, Zuzendaritza Taldean eskarmenturik izan beharrik ez duena, Eguesibarko Udaleko organo eskudunak izendatzekoa.
3. epaimahaikidea: Udal musika eskolaren bateko jarduneko irakasle bat (Eguesibarko Udal Musika Eskolakoak izan ezik), Zuzendaritza Taldean eskarmenturik izan beharrik ez duena, Eguesibarko Udaleko langileen ordezkariek proposaturik.
Idazkaria: Eguesibarko Udalekoa.
18. artikulua. Irakasleen Klaustroaren eskumenak:
(Ezabatu egin da e. apartatua)".
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2504898