2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
2. poligonoko 1746. lurzatiaren eta espaloiaren arteko lurzati baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta besterengarritasuna deklaratzea. Jendaurreko informazioa
Murchanteko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen berariaz aldatzea 8,69 metro koadroko soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoa, triangelu formakoa, 2. poligonoko 1746. lurzatiaren (Guirlanda kalea 2, Murchante) eta espaloiaren artean kokatua. Halaber, lurzatiaren besterentzea onetsi zuen, gero besterentzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ez da Udalaren beste erabakirik beharko, eta soberako lursailtzat hartuko da behin betiko, eta, beraz, besterentzeko moduko ondare-ondasuntzat.
Murchanten, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2505041