75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 5., 7. eta 8. ordenantza fiskaletan eta lehorreko herri-lurren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena

2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea 5., 7. eta 8. ordenantza fiskaletan eta lehorreko herri-lurren gainekoan, zenbait tasa eta prezio publiko eguneratzeko 2025eko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

5. ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Lurzati-zedulak: 5,00 euro.

Ordainagirien bikoizketa: 5,00 euro ordainagiri bakoitzeko.

Hirigintzako txostenak: 60,00 euro.

7. ORDENANTZA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Plan partzialen eta plan berezien izapidetzea: 600 euro.

–Xehetasun-azterketak tramitatzea: 300 euro.

–Plan partzialak eta plan bereziak aldatzea: 175 euro.

–Xehetasun-azterketak aldatzea: 115 euro.

8. ORDENANTZA, IREKITZEKO LIZENTZIAK ETA JARDUERA SAILKATUENAK TRAMITATZEA

Irekitzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 400,00 euro.

Irekitzeko lizentzia eta jarduera sailkatua eskualdatzeko tasa: 300,00 euro.

Jarduera sailkaturako lizentzia tramitatzeko tasa:

–200 m²-tik gorako lokalak: 400 euro.

–1000 m²-tik gorako lokalak: 850 euro.

–1001 m²-tik gorako lokalak: 1275 euro.

LEHORREKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUEN ORDENANTZA

Kanona: 32,00 euro erreguko.

Iragarkiaren kodea: L2504862