75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal ordenantza, industrialdean instalatzen diren industriendako inbertsiorako laguntzei buruzkoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal ordenantza, industrialdean instalatzen diren industriendako inbertsiorako laguntzei buruzkoa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Industrialdean instalatzen diren industriendako inbertsiorako laguntzei buruzko udal ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2505081