75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Zatikatze aretoa (sukaldea)

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Comercial Golbai SL.

Jarduera: zatikatze aretoaren lizentzia aldatzea sukalde bat gehitzeagatik.

Tokia: katastroko 2. poligonoko 670. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirozko industrialdea, H karrika 17 (Ezkirotz).

Getze Galarren, 2025eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2504950