2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Deialdia, ukitutako lurrak okupatu aurreko aktak egiteko, UE-38 unitatearen esparruan biribilgune motako bidegurutze bat egiteko obra proiektuan
Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotziak ondoren azaltzen den ebazpena eman zuen 2025eko martxoaren 25ean. Hona haren testu osoa:
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko ekainaren 21eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Biribilgune motako bidegurutze bat egiteko proiektua. José Luis Salanueva Herrero bide, ubide eta portuetako ingeniariak idatzia (2024ko urtarrilekoa), V.S. Proyectos Servicios y Urbanismo SAren zerbitzura. Espedientea jendaurrean egon da, aginduzkoa den bezala, iragarkia argitaratuta 2024ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 9an; eta jendaurrean egon da Tuterako Udalaren iragarki-taulan, eta argitaratu da Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan 2024ko uztailaren 23an eta 17an, hurrenez hurren.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko abenduaren 19ko erabaki baten bidez behin betiko onetsi zen UE-38 unitatearen ingurunean biribilgune motako bidegurutze bat egiteko proiektua. José Luis Salanueva Herrero bide, ubide eta portuetako ingeniariak idatzi du proiektua (2024ko abuztukoa, testu bategina 2024/09/03an aurkeztu zen), V.S. Proyectos Servicios y Urbanismo SAren zerbitzura, eta Cereales Pardo SLk sustatu du.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko urriaren 11ko erabaki baten bidez onetsi zen abiatzea prozedura UE-38 unitatearen ingurunean biribilgune erako bidegurutze bat egiteko obra-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura eta hasiera batez onestsi zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jarri zen.
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko abenduaren 19ko erabaki baten bidez onetsi zen UE-38 unitatearen esparruan biribilgune motako bidegurutze bat egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda. Orobat, eta ordura arte egindako guztiari jarraikiz, erabaki zuen beharrezkoa zela horiek okupatzea, erabaki horrek desjabetze-espedientea hasten duela iritzita eta geroko jarduketak data horretatik aurrerakoak direla ulertuta. Hori guztia 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lortzen diren adiskidetasunezko akordioei kalterik egin gabe, ukitutako interesdunei jakinarazten zaie okupazioaren aurreko akta zein egun eta ordutan egin behar den, gutxienez zortzi egun lehenago, eta ediktua argitaratzen da herriko etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan.
Horiek guztiak horrela, aurretik aipatu dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean, eta ikusirik Udalaren egungo Erregelamendu Organikoa eta aplikagarri diren gainerako ordenantzak, Hiri Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua naizen honek,
XEDATZEN DUT:
Lehenbizikoa.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei eta bertzelako eskubideen titularrei (zerrendan ageri dira), okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira ager daitezen, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea, hori guztia ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek Tuterako herriko etxean eginen dira (Plaza Zaharra 1, 1. solairuko aretoa) 2025eko maiatzaren 6an, behean aipatzen den orduan. Interesdunek jabetza egiaztatuko duten titulu edo agiriak aldean dituztela agertu beharko dute:
FINKA Zk. | JABEA | AZALERA DESJABETZEA (m²) | AZALERA | KATASTROKO DATUAK | EGUNA ETA ORDUA |
ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | Pol. | Lurzatia | Erabilera/mota |
TUTERAKO UDAL-MUGARTEA |
TU-01 | JESÚS ARCOS MARÍN | 120,15 | 293,22 | 33 | 87-A | UREZTALURRETAKO ALORRA | 05-06 – 10:00etan |
TU-02 | JOSEFINA RUPÉREZ PÉREZ | 520,92 | 235,93 | 33 | 86-A | UREZTALURRETAKO ALORRA | 05-06 – 10:30ean |
TU-03 | –GONZALO MONGUILOT GARCÍA (%20) –ISABEL ROSA MONGUILOT ABETI (%20) –M.ª ASUNCIÓN CARMEN MONGUILOT ABETI (%20) –FRANCISCO JAVIER MONGUILOT ABETI (%20) –MARIA TERESA MONGUILOT ABETI (%20) | 295,31 | 307,83 | 33 | 81-A | UREZTALURRETAKO ALORRA | 05-06 –11:30ean |
TU-04 | ROSA MARÍA SANZ VILLAR | 661,41 | 257,95 | 32 | 35-A | UREZTALURRETAKO ALORRA | 05-06 –11:00etan |
TU-05 | ROSA MARÍA SANZ VILLAR | 246,93 | 0,00 | 32 | 35-B | LARREAK | 05-06 –11:00etan |
Nafarroako Gobernuari eskatu zitzaion obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara zezala, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 5ean erabaki bat hartu zuen "Tuterako Zaragoza etorbidean biribilgune bat egiteko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko". 2025eko martxoaren 21eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Tuterako herriko etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratuko da. Orobat, ukitutako titularrei, Alkatetzari eta Kontu Hartzailetza eta Idazkaritza Alorrari jakinaraziko zaie.
Laugarrena.–Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.
Aditzera ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2025eko martxoaren 25ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2504498