75. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

57/2025 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 251/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 251/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen.

Akats material bat atzeman denez ikastetxeko zuzendaritza izendatzeko eta karguaz jabetzeko ezarritako urteari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz: "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 251/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen. Hona hemen zuzenketa:

Deialdiaren zortzigarren oinarrian ("Zuzendarien eta zuzendaritza taldearen izendapena"), 8. puntuan,

honako hau dioen tokian:

"Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2024ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako".

Honela behar du:

"Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2025eko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Gobernuko www.navarra.es atariko dagokion fitxan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian, helbide honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.

4. Ebazpena igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2025eko martxoaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2504242