2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2504859