1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapenaren aurka, psikologo lanetan arituko direnen izendapenaren aurka, hain zuzen.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hiru lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedura onesten duen deialdiaren barruan, hots, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2688/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako horretan, Patricia Berzal Fernández andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 1937/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak izendatu baitziren, psikologo lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu baitzitzaien (2024ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek horiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2505068