2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakan ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko udal ordenantzan, espedientean ageri den edukiarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Lesakan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2504860