2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, prezio publikoak erregulatzeko 2. arauan (haren bidez, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dira). Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoak erregulatzeko 2. araua aldatzea (haren bidez, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dira).
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2504861