226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
544/2012 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.
2809/2012 EBAZPENA, urriaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, urriaren 8ko 2625/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 65 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran 59 izangai izendatu eta 5 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen.
213/2012 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Margarita García Fidalgo andrea, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
214/2012 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iñigo Artazcoz Guereñu jauna Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
1706/2012 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez funtzionario izendatu dira María Sauleda Munárriz andrea kontu ikuskaria A mailako lanpostuan; eta Juana Hernández Muro andrea, Marta Pérez Urdánoz andrea eta Fernando Jiménez Lorente jauna teknikaria O.L. (Ekonomia Adarra) A mailako lanpostuetan, eta lanpostua esleitu zaie.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2846/2012 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzearren hizkuntzen jakintza-maila neurtzeko berariazko probetarako deialdia egiten duena.
DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 5ean emandako 2845/2012 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Horietarik 3 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
42E/2012 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Larraungo Udal Plana Arruitzen, AA-1 Jarduketa Asistematikoan, aldatzeko espedientea, Alfonso Etxarri Azpirotzek sustatzea, behin betiko onesten duena.
213/2012 EBAZPENA, urriaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehakatuaren espedientea onesten duena. Espedientea Plazaola Gestión Integralek sustatu du eta lurzatiko patioen eraikigarritasuna kalkulatzeko araudi berriari eta gutxieneko azalera pribatuaren ehunekoa aldatzeari dagokie.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
67/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak emana, Espainiatik kanpo dauden nafarren biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdia ebazten duena.
68/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak emana, beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe, biltoki eta txokoei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
69/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxe, biltoki eta txokoei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
645/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen bigarren ordainketa, 2012ko bigarren seihilekoari dagokiona, egiteko baimena ematen duena.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
653/2012 EBAZPENA, urriaren 2koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Asociación de Taxistas de la Ribera de Navarra" lanbide erakundea iraungitzeko erabakia erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 7an hartua, Nafarroako Gobernuaren eta "Automocion Sostenible T+C, S.L." enpresaren arteko asmoen protokoloa onesten duena, Nafarroan abiadura-kaxa automatikoak birfabrikatzeko industria bat ezartzeko, eta proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
ERABAKIA, 2012ko azaroaren 7koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Eslabako Hondakin Uren Tratamendua" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.
1863/2012 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateko tarifak onesten dituena.
888/2012 EBAZPENA, urriaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Aitor Laparra Navarro jaunak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 197/2012 eta 198/2012 Foru Aginduen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (342/2012 prozedura laburtua) Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea agintzen duena. Foru agindu horien bidez, deialdiak onetsi ziren Nafarroako toki entitateetako A taldeko eta B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko.
951/2012 EBAZPENA, irailaren 28koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Oltza Zendeako udal mugapean, Ororbiako kontzejuan, grafitozko elektrodoak fabrikatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Titularra Graftech Ibérica, S.L. da.
147E/2012 EBAZPENA, irailaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, proiektu honetarako: Villamayor de Monjardínen zuntz optikoko lotura ezartzea, estaldura hobetzeko. Sustatzailea Telefónica de España, S.A.U. da.
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA PATRONATUA
Izangaien behin betiko zerrenda, Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren zerbitzuko saxofoiko irakaslea izateko lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko
Izangaien behin betiko zerrenda, Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren zerbitzuko gitarra elektrikoko eta konboetako irakaslea izateko lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aurrekontuko 8/2012 aldaketa. Hasierako onespena
ADIOS
2013ko aurrekontua eta plantilla. Hasierako onespena
2013ko zerga-tasak
ALLIN
2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena
2/2012 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
AIEGI
2013. urteko karga-tasak
Aiegiko Udalaren 2013rako plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aiegiko Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena
BEINTZA-LABAIEN
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
BERIAIN
Bosquecillo kaleko 5ean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia; hitzordua okupazio akta egiteko
BUÑUEL
Aurrekontuko 2 eta 3/2012 aldaketak. Behin betiko onespena
DONAMARIA
2013ko karga-tasak
DONEZTEBE
Jarduera sailkatua. Baimena
LIZARRA
Aurrekontuko 10. aldaketa, 2012ko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena
FUNES
Jarduerarako lizentzia. Baimena
GALAR
Deialdia, lehia publikoan bizilagun langabetuei hiru mikrokredito emateko, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen
UHARTE
Tasen, zergen eta prezio publikoen onespena
ITUREN
Aurtizko ostatuaren errentamendua
ITURMENDI
SR3A birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
LEOTZ
1. aldaketa 2012ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
MORENTIN
2013ko karga-tasak
2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun azterlana, Noaingo hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1298. lurzatian, Noaingo Lostra etorbideko 47an, Francisco Javier Barrena Mendiórozek sustaturik. Hasierako onespena
ERRIBERRI
2013rako aldaketa, tasak eta prezio publikoak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletako tarifetan. Hasierako onespena
ORKOIEN
2012ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak. Behin betiko onespena
2012ko aurrekontuko 4. aldaketa. Behin betiko onespena
OROTZ-BETELU
Kalifikazio juridikoko aldaketaren hasierako onespena deuseztatzea
TAFALLA
26 eta 27/2012 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
TORRES DEL RÍO
Jarduerarako lizentzia. Baimena
TUTERA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasen onespena
Lurren balio igoeraren gaineko zergan 2013ko urtarrilaren 1etik aitzinera aplikatu beharreko tasaren onespena
Aldaketa, Udalaren Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena
UNTZITIBAR
2013ko aurrekontua. Hasierako onespena
2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
URROTZ
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
URROTZ-HIRIA
2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
2013ko aurrekontua. Hasierako onespena
URZAINKI
Balorazio txostenaren berrikuspena
VILLATUERTA
4/2012 aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, 2012. urtekoa
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Administrazio Elektronikoaren Ordenantza behin betiko onestea
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
2012ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena
EBRO KIROL MANKOMUNITATEA
2012ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2013ko aurrekontua. Hasierako onespena
2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2012ko aurrekontu orokorra
4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 72/2012 hipoteka-betearazpena
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 240/2012 prozedura
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 151/2012 prozedura
Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 665/2012
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 623/2012 Gizarte Segurantza
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 238/2009 demanda
Jakinarazpen ediktua. 238/2009 demanda
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
DEPARTAMENTO DE PRESIDENCIA, JUSTICIA E INTERIOR
Tribunal Administrativo de Navarra
Edictos de notificación
Tribunal Administrativo de Navarra
Edictos de notificación
Tribunal Administrativo de Navarra
Edictos de notificación
BERIÁIN
Notificación de denuncia
(Referencia: 10015/2012)