226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: osteguna, 2012.eko abuztuak 30. Sustatzailea: Diego Apaolaza Beltrán de Guevara. Jarduera: landa hostala. Tokia: 1. poligonoko 136, 137, 138 eta 139. lurzatiak, Torres del Rion.

Torres del Rion, 2012ko urriaren 29an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1215773