2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2012ko urriaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2013ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Urrotz-Hirian, 2012ko azaroaren 6an.-Mankomunitateko burua, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1215593