2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
2013rako aldaketa, tasak eta prezio publikoak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletako tarifetan. Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2012ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013rako aldaketa, tasak eta prezio publikoak ezartzen dituzten ordenantza fiskaletako tarifetan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da ezen, jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsita geldituko dela aurrekontuko aldaketa, aplikatu behar baita Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua.
Erriberrin, 2012ko azaroaren 6an.-Alkatea, Francisco J. Legaz Egea.
Iragarkiaren kodea: L1215613