1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
69/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxe, biltoki eta txokoei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak martxoaren 9an emandako 31/2012 Foru Aginduaren bidez, Espainiako beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten elkarte, etxe, biltoki eta txokoei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia onetsi zen.
Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusirik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua horrekin ados dagoela.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondorengo taulan agertzen diren entitateei 58.000,00 euroko laguntza ematea guztira. Hona hemen bakoitzari dagokiona:
HARTZEKODUNA | IFZ | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
Andaluziaren Etxea | G 31 148224 | 2.127,58 | 3.298,55 | 1.811,25 | 7.237,38 |
Aragoiren Etxea | G 31 961055 | 330,57 | 1.121,28 | 263,45 | 1.715,30 |
Kantabriaren Etxea Nafarroan | G 31 393382 | 1.387,55 | 2.018,30 | 658,63 | 4.064,48 |
Gaztela eta Leonen Etxea Nafarroan | G 31 139835 | 1.464,64 | 5.130,69 | 3.820,07 | 10.415,40 |
Valentziako Erkidegoaren Etxea | G 31 597008 | 1.663,04 | 6.785,78 | 5.021,70 | 13.470,52 |
Asturiarren Biltokia Nafarroan | G 31 097884 | 927,07 | 1.019,34 | 790,36 | 2.736,77 |
Erkidegoen Etxeen Nafarroako Federazioa | V 31 248933 | 3.078,82 | 2.719,69 | | 5.798,51 |
Extremaduraren Txokoa Nafarroan | G 31 111255 | 2.154,98 | 2.990,07 | 1.317,27 | 6.462,32 |
Galiziaren Txokoa | G 31 072135 | 2.165,75 | 2.616,30 | 1.317,27 | 6.099,32 |
GUZTIRA | 15.300,00 | 27.700,00 | 15.000,00 | 58.000,00 |
2. Laguntza horiek kontu-sail ekonomiko hauen kargura finantzatuko dira, dirua honela banaturik:
HARTZEKODUNA | IFZ | IV. KAPITULUA A3220 A30003 4819 144105 | VII. KAPITULUA A3220 A30003 7819 114102 | GUZTIRA |
Andaluziaren Etxea | G 31 148224 | 5.426,13 | 1.811,25 | 7.237,38 |
Aragoiren Etxea | G 31 961055 | 1.451,85 | 263,45 | 1.715,30 |
Kantabriaren Etxea Nafarroan | G 31 393382 | 3.405,85 | 658,63 | 4.064,48 |
Gaztela eta Leonen Etxea Nafarroan | G 31 139835 | 6.595,33 | 3.820,07 | 10.415,40 |
Valentziako Erkidegoaren Etxea | G 31 597008 | 8.448,82 | 5.021,70 | 13.470,52 |
Asturiarren Biltokia Nafarroan | G 31 097884 | 1.946,41 | 790,36 | 2.736,77 |
Erkidegoen Etxeen Nafarroako Federazioa | V 31 248933 | 5.798,51 | 0,00 | 5.798,51 |
Extremaduraren Txokoa Nafarroan | G 31 111255 | 5.145,05 | 1.317,27 | 6.462,32 |
Galiziaren Txokoa | G 31 072135 | 4.782,05 | 1.317,27 | 6.099,32 |
GUZTIRA | 43.000,00 | 15.000,00 | 58.000,00 |
-43.000,00 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeentzako laguntzak" izeneko A3220 A30003 4819 144105 kontu-sailaren kargura (ID 3816, 0140001360 espedientea). Honela dago banatuta:
a. 15.300,00 euro, funtzionamendu gastuetarako.
b. 27.700,00 euro, kultur jardueren gastuetarako.
-15.000,00 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Beste erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxeen egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea" izeneko A3220 A30003 7819 114102 kontu-sailaren kargura (ID 3817, 0140001361 espedientea).
3. San Adrianen egoitza duen "Raíces de Andalucía" elkarteak (IFZ: G 31 569411) aurkeztutako laguntza-eskaera ezestea, proiektuaren aurrekontuaren arabera superabita izanen duelako, eta, orobat, Altsasun dagoen "La Encina" Extremadurarren Kultur Biltokiaren eskaera (IFZ: V 31 756893), deialdiaren 6.2 oinarrian, aurkeztu beharreko agiriak izenekoan, adierazitako dokumentazioa oso-osorik ez aurkezteagatik eta akatsa ez zuzentzeagatik.
4. Kontzeptu bakoitzerako emandako laguntzen justifikazioa legezko fakturak aurkeztuz eginen da, ondoko taulan "Onartutako aurrekontua" zutabean agertzen den kopurua adinakoak. Aurrekontu hori aurkeztutako fitxa bakoitzean, aurrekontu xehakatuan, ezarritako eta onartutako kontzeptuen arabera kalkulatu da. Onartu diren kontzeptuak ebazpen honi erantsitako entitate bakoitzaren espedientean ageri dira.
ONARTUTAKO ETA JUSTIFIKATU BEHARREKO AURREKONTUA |
HARTZEKODUNA | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
Andaluziaren Etxea | 19.663,91 | 11.200,00 | 9.860,03 | 40.723,94 |
Aragoiren Etxea | 10.034,55 | 9.400,00 | 2.674,28 | 22.108,83 |
Kantabriaren Etxea Nafarroan | 7.962,00 | 24.423,00 | 9.000,00 | 41.385,00 |
Gaztela eta Leonen Etxea Nafarroan | 8.300,00 | 10.500,00 | 5.800,00 | 24.600,00 |
Valentziako Erkidegoaren Etxea | 11.793,37 | 18.121,00 | 15.381,08 | 45.295,45 |
Asturiarren Biltokia Nafarroan | 24.528,33 | 3.736,50 | 10.670,00 | 38.934,83 |
Erkidegoen Etxeen Nafarroako Federazioa | 12.943,99 | 6.102,12 | 0,00 | 19.046,11 |
Extremaduraren Txokoa Nafarroan | 15.617,83 | 6.520,00 | 4.002,71 | 26.140,54 |
Galiziaren Txokoa | 12.250,00 | 8.700,00 | 6.500,00 | 27.450,00 |
GUZTIRA | 153.557,93 | 115.181,91 | 80.528,26 | 349.268,10 |
Irizpide orokor gisa, "Funtzionamendu eta finantza gastuak" kontzeptuan, aurreko deialdietan bezala, honela jokatu da: entitateek guztirako diru-sarrerak kalkulatuta, haiek zehazten dute zenbat diru bideratzen duten egoitzen funtzionamendu eta mantentze-lanetako gastuak konpentsatzeko, eta onartutako aurrekontu gisa diferentzia onartzen da, halakorik dagoenean.
Ebaluazio Batzordeak proposatuta, atal honetan, irizpide hau aplikatzeko salbuespen hauek egin dira, 5. oinarriko azken atalean ezarritakoarekin bat (ikus ebaluazio akta eta I. eranskina, entitate bakoitzari eta entitateen fitxa bakoitzari dagokion taula).
"Jarduerak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako jardueretako gastuei biltoki bakoitzak egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera.
Ebaluazio Batzordeak proposatuta, atal honetan, irizpide hau aplikatzeko salbuespen batzuk egin dira, 5. oinarriko azken atalean ezarritakoarekin bat (ikus ebaluazio akta eta I. eranskina, entitate bakoitzari eta entitateen fitxa bakoitzari dagokion taula).
"Inbertsioak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako inbertsioetako gastuei biltoki bakoitzak diru-sarrerengatik egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera, eta ez da inolako aldaketarik izan aurkeztutako gastuaren eta onartutako gastuaren artean. Aurkeztutako fitxaren transkripzioan harrapatutako akatsak jaso eta zuzendu dira.
5. Diru-laguntza kobratzeko, entitate onuradunek deialdiaren 13.2 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute. Aurkeztu ezean, justifikazio kontua baliorik gabe geldituko da, eta ezin izanen da laguntza ordaindu.
6. Ebazpen hau jakinaraztea entitate interesdunei, Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aipatutako departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Fátima Baigorri Romero.
Iragarkiaren kodea: F1214807