226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Bosquecillo kaleko 5ean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia; hitzordua okupazio akta egiteko

Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 24an egin bilkuran, "Beriaingo Bosquecillo kaleko 5. zenbakian dagoen etxebizitzako eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du, nahitaez desjabetzeko.

Alkatetzaren 137/2012 ebazpenaren bidez, proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrari dei egin zaio, Beriaingo Herriko Etxera ager dadin, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko akta egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoa.

Non eginen den: Beriaingo Herriko Etxean.

Eguna: 2012ko azaroaren 21ean.

Ordua: 11:00etan.

Titularra: Soledad Sardiña Alves.

322. finka, 3943. liburukia, 7. liburua, 11. orria.

Azalera: 1,25 m² erabilgarri eta 1,35 m² eraikiak, beheko solairuko etxebizitzaren jaki-tokiaren azalerakoak.

Udalerria: Beriain.

Beriainen, 2012ko azaroaren 12an.-Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1215841