2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
4/2012 aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Udalak, 2012ko irailaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 4/2012 espedientean dagoen aurrekontu aldaketa. Hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
4/2012 espedientea
-Kreditu berezia:
1. kapitulua.-Zenbatekoa: 1.200,00 euro.
2. kapitulua.-Zenbatekoa: 5.000,00 euro.
4. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.000,00 euro.
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.065,00 euro.
-Kreditu gehikuntza:
2. kapitulua.-Zenbatekoa: 21.100,00 euro.
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 66.728,60 euro.
Gastuak, guztira: 98.093,60 euro.
-Finantzabidea:
2. kapitulua.-Gastuetakoa: -6.000,00 euro.
6. kapitulua.-Gastuetakoa: -27.000,00 euro.
4. kapitulua.-Diru-sarreretakoa: 5.000,00 euro.
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 17.681,79 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 42.411,81 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 98.093,60 euro.
Villatuertan, 2012ko azaroaren 8an.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1215758