1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
68/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak emana, beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe, biltoki eta txokoei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak martxoaren 9an emandako 29/2012 Foru Aginduaren bidez, beste erkidego batzuetan Nafarroak dituen elkarte, etxe, biltoki eta etxeei eta entitate horien federazioari 2012ko laguntzak emateko deialdia onetsi zen.
Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusirik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua horrekin ados dagoela.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondorengo taulan agertzen diren entitateei 127.284,86 euroko laguntza ematea guztira. Hona hemen bakoitzari dagokiona:
HARTZEKODUNA (Nongo elkarte, etxe edo txokoa) | IFZ | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
BARAKALDO | G48100028 | 0,00 | 5.100,00 | 3.605,00 | 8.705,00 |
BARTZELONA | G08386138 | 11.770,00 | 7.000,00 | 14.098,42 | 32.868,42 |
BILBO | G48087936 | 4.115,00 | 5.468,00 | 2.753,00 | 12.336,00 |
BURGOS | G09064148 | 4.600,80 | 2.000,00 | 0,00 | 6.600,80 |
KANTABRIA | G39292438 | 1.200,00 | 2.800,00 | 0,00 | 4.000,00 |
MADRIL NAFAR ELKARTEA | G28668614 | 2.540,00 | 8.150,00 | 0,00 | 10.690,00 |
SEVILLA | G41859562 | 1.970,00 | 3.900,00 | 0,00 | 5.870,00 |
VALLADOLID | G47032750 | 0,00 | 3.000,00 | 2.657,36 | 5.657,36 |
GASTEIZ | G01023605 | 0,00 | 11.800,00 | 0,00 | 11.800,00 |
ZARAGOZA | G50166529 | 5.700,00 | 12.850,00 | 3.356,93 | 21.906,93 |
ESTATUKO FEDERAZIOA | G50347012 | 5.975,00 | 0,00 | 877,35 | 6.852,35 |
GUZTIRA | 37.870,80 | 62.068,00 | 27.348,06 | 127.284,86 |
2. Laguntza horiek kontu-sail ekonomiko hauen kargura finantzatuko dira, dirua honela banaturik:
HARTZEKODUNA (Nongo elkarte, etxe edo txokoa) | IFZ | IV. KAPITULUA A3220 A30003 4819 144104 | VII. KAPITULUA A3220 A30003 7819 114104 | GUZTIRA |
BARAKALDO | G48100028 | 5.100,00 | 3.605,00 | 8.705,00 |
BARTZELONA | G08386138 | 18.770,00 | 14.098,42 | 32.868,42 |
BILBO | G48087936 | 9.583,00 | 2.753,00 | 12.336,00 |
BURGOS | G09064148 | 6.600,80 | 0,00 | 6.600,80 |
KANTABRIA | G39292438 | 4.000,00 | 0,00 | 4.000,00 |
MADRIL | G28668614 | 10.690,00 | 0,00 | 10.690,00 |
SEVILLA | G41859562 | 5.870,00 | 0,00 | 5.870,00 |
VALLADOLID | G47032750 | 3.000,00 | 2.657,36 | 5.657,36 |
GASTEIZ | G01023605 | 11.800,00 | 0,00 | 11.800,00 |
ZARAGOZA | G50166529 | 18.550,00 | 3.356,93 | 21.906,93 |
ESTATUKO FEDERAZIOA | G50347012 | 5.975,00 | 877,35 | 6.852,35 |
GUZTIRA | 99.938,80 | 27.348,06 | 127.284,86 |
-99.938,80 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Beste erkidego batzuetan dauden nafarren biltokientzako laguntzak" izeneko A3220 A30003 4819 144104 kontu-sailaren kargura (ID 3819, 014001421 espedientea). Honela dago banatuta:
a. 37.870,80 euro, funtzionamendu gastuetarako.
b. 62.068,00 euro, kultur jardueren gastuetarako.
-27.348,06 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Beste erkidego batzuetan dauden nafarren biltokien egoitzak eta ekipamenduak erosi eta hobetzea" izeneko A3220 A30003 7819 114104 kontu-sailaren kargura (ID 3818, 014001421 espedientea).
3. Deialdiaren 13.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, zerrenda honetan agertzen diren biltokiei aurrerakin bat ordaintzea, emandako diru-laguntzaren %25ekoa, adierazten diren kontzeptuetarako:
HARTZEKODUNA | IFZ | IV. KAPITULUA A3220 A30003 4819 144109 | GUZTIRA |
Nafarren Etxea Zaragozan | G50166529 | 1.425,00 euro funtzionamendurako 3.212,50 euro jardueretarako | 4.637,50 |
Nafarren Txokoen Estatuko Federazioa | G50347012 | 1.493,75 euro funtzionamendurako | 1.493,75 |
Nafarren Txokoa Sevillan | G41859562 | 492,50 euro funtzionamendurako 975,00 euro jardueretarako | 1.467,50 |
GUZTIRA | 7.598,75 |
HARTZEKODUNA | IFZ | VII. KAPITULUA A3220 A30003 7819 144104 | GUZTIRA |
Nafarren Etxea Zaragozan | G50166529 | 839,00 euro inbertsioetarako | 839,00 |
Nafarren Txokoen Estatuko Federazioa | G50347012 | 219,25 euro inbertsioetarako | 219,25 |
GUZTIRA | 1.058,25 |
4. Aurrerakinik eskatu ez duten entitate onuradunei diru-laguntza zatika ordainduko zaie, ordainketa partzialen bidez, onuradunak aurretik eskatuta.
5. Kontzeptu bakoitzerako emandako laguntzen justifikazioa legezko fakturak aurkeztuz eginen da, bigarren taulan "Onartutako aurrekontua" zutabean agertzen den kopurua adinakoak. Aurrekontu hori aurkeztutako fitxa bakoitzean, aurrekontu xehakatuan, ezarritako eta onartutako kontzeptuen arabera kalkulatu da. Onartu diren kontzeptuak ebazpen honi erantsitako entitate bakoitzaren espedientean ageri dira.
AURKEZTUTAKO AURREKONTUA |
ELKARTEA | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
NAFAR ELKARTEA MADRILEN | 2.540,00 | 11.850,00 | 0,00 | 14.390,00 |
BARAKALDO Nafarren Txokoa | 11.960,00 | 5.100,00 | 6.500,00 | 23.560,00 |
BARTZELONA Nafarren Etxea | 35.900,00 | 31.270,00 | 14.098,42 | 81.268,42 |
BILBO Nafarren Txokoa | 14.615,00 | 7.188,00 | 2.753,00 | 24.556,00 |
BURGOS Nafarren Txokoa | 8.200,80 | 2.000,00 | 0,00 | 10.200,80 |
KANTABRIA Nafarren Txokoa | 3.600,00 | 2.800,00 | 0,00 | 6.400,00 |
ESTATUKO FEDERAZIOA | 9.475,00 | 0,00 | 877,35 | 10.352,35 |
SEVILLA Nafarren Txokoa | 5.870,00 | 4.000,00 | 0,00 | 9.870,00 |
VALLADOLID Nafarroaren Etxea | 11.744,00 | 3.432,00 | 2.657,36 | 17.833,36 |
GASTEIZ Nafarren Txokoa | 13.150,00 | 25.000,00 | 0,00 | 38.150,00 |
ZARAGOZA Nafarroaren Etxea | 21.600,00 | 15.550,00 | 3.356,93 | 40.506,93 |
ONARTUTAKO ETA JUSTIFIKATU BEHARREKO AURREKONTUA |
ELKARTEA | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
NAFAR ELKARTEA MADRILEN | 2.540,00 | 8.150,00 | 0,00 | 10.690,00 |
BARAKALDO Nafarren Txokoa | 0,00 | 5.100,00 | 6.500,00 | 11.600,00 |
BARTZELONA Nafarren Etxea | 25.900,00 | 31.270,00 | 14.098,42 | 71.268,42 |
BILBO Nafarren Etxea | 14.615,00 | 5.468,00 | 2.753,00 | 22.836,00 |
BURGOS Nafarren Txokoa | 8.200,80 | 2.000,00 | 0,00 | 10.200,80 |
KANTABRIA Nafarren Txokoa | 3.600,00 | 2.800,00 | 0,00 | 6.400,00 |
ESTATUKO FEDERAZIOA | 6.575,00 | 0,00 | 877,35 | 7.452,35 |
SEVILLA Nafarren Txokoa | 5.870,00 | 4.000,00 | 0,00 | 9.870,00 |
VALLADOLID Nafarroaren Etxea | 0,00 | 3.000,00 | 2.657,36 | 5.657,36 |
GASTEIZ Nafarren Txokoa | 0,00 | 18.300,00 | 0,00 | 18.300,00 |
ZARAGOZA Nafarroaren Etxea | 21.600,00 | 14.250,00 | 3.356,93 | 39.206,93 |
Irizpide orokor gisa, "Funtzionamendu eta finantza gastuak" kontzeptuan, aurreko deialdietan bezala, honela jokatu da: entitateek guztirako diru-sarrerak kalkulatuta, haiek zehazten dute zenbat diru bideratzen duten egoitzen funtzionamendu eta mantentze-lanetako kostuak konpentsatzeko, eta onartutako aurrekontu gisa diferentzia onartzen da, halakorik dagoenean.
Ebaluazio Batzordeak proposatuta, atal honetan, irizpide hau aplikatzeko salbuespen batzuk egin dira, 5. oinarriko azken atalean ezarritakoarekin bat (ikus ebaluazio akta eta I. eranskina, entitate bakoitzari eta entitateen fitxa bakoitzari dagokion taula).
"Jarduerak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako jardueretako gastuei biltoki bakoitzak egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera.
Ebaluazio Batzordeak proposatuta, atal honetan, irizpide hau aplikatzeko salbuespen batzuk egin dira, 5. oinarriko azken atalean ezarritakoarekin bat (ikus ebaluazio akta eta I. eranskina, entitate bakoitzari eta entitateen fitxa bakoitzari dagokion taula).
"Inbertsioak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako inbertsioetako gastuei biltoki bakoitzak diru-sarrerengatik egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera, eta ez da inolako aldaketarik izan aurkeztutako gastuaren eta onartutako gastuaren artean.
Ez da hainbanaketarik egin, behar ez zelako, izan ere, gastu finantzagarri gisa onartutako guztirako kopurua ez da onetsitako aurrekontuko diru-izendapena baino handiagoa. Hortaz, 9.1 oinarriko bigarren paragrafoan ezarritakoa aplikatu da; hots: "... Aurkezten diren eskaerak baloratu ondoren, entitateen funtzionamendua finantzatzeko bideratutako aurrekontuan soberakinik baldin badago, diru hori kultur jarduerak finantzatzeko erabiltzen ahalko da, eta alderantziz.". Horregatik, deialdiko ataletako bakoitzerako esleitutako diru-izendapena gainditu ez denez (ez IV. kapitulukoa, ez VII. kapitulukoa), ez da beharrezkoa izan 9.2.4 oinarriko a) atalean ezarritako taula aplikatzea (diru tarteak eta ehunekoak).
6. Diru-laguntza kobratzeko, entitate onuradunek deialdiaren 13.2 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute. Aurkeztu ezean, justifikazio kontua baliorik gabe geldituko da, eta ezin izanen da laguntza ordaindu.
7. Ebazpen hau jakinaraztea entitate interesdunei, Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aipatutako departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Fátima Baigorri Romero.
Iragarkiaren kodea: F1214806