2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aiegiko Udalaren 2013rako plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2012ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.-Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2013. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.
2.-Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.
3.-Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.
4.-Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.
Aiegin, 2012ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.
Iragarkiaren kodea: L1215679