226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko aurrekontu orokorra

Mankomunitatearen Batzarrak, 2012ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2012ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki oholean eta 2012ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11koan, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan ez dute aurkeztu eta ez da jaso inolako alegaziorik eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. atalaren amaieran xedatuarekin bat, onetsitako aurrekontua behin betikoz onetsitzat jotzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 3.000,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.199.000,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.208.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 0,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 139.700,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 1.068.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.208.000,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren, 2012ko maiatzaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Francisco Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1215776