4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 240/2012 prozedura
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak.
Aditzera ematen dut: Belen Goñi prokuradore andreak eskaturik, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 240/2012 prozedura tramitatzen ari da Rafael Osinski jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Bozana Zabreska andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Alderdi betearazleak, hots, Bozena Zabrzeska andreak eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Rafael Osiñski jaunaren aurka, diru kopuru hauek direla-eta: 4.470,67 euro gehi 936,90 euro interesetarako eta betearazpen kostuetarako, behin-behinekoz kalkulatuta, deusetan galarazi gabe geroko likidazioa.
Galdegin denarekin bat behar den informazioa eskaturik, betearazpenpeko daturik ez da lortu, ez Gizarte Segurantzako pentsioari buruz ez haren helbideari buruz. Horrenbestez, erabaki da poliziari ofizioa igortzea, haren oraingo helbidea lortzeko.
Betearazpenaren ondasunei dagokienez, betearazleak eska beza bere eskubideari komeni zaiona.
-Jakinaraz bekie alderdiei prozesua bideratzen ari den bitartean helbidea aldatzen badute berehala jakinarazi beharko diotela epaitegiari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 155.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
-Jakinaraz bekie ebazpen hau betearazpenpekoei eta eman bekie betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopia, haiek zitatu eta epatu gabe, noiznahi pertsonatu ahal izan daitezen betearazpenean.
Ebazpen hau irmoa da eta ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 555.1 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean zordunak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari.
Eta Rafael Osiñski jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2012ko urriaren 22an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1214784