2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Udalaren Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2012ko irailaren 28ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan.
Honen bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamenduko aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2012ko urriaren 8an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1215619