2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2012ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 2 eta 3/2012 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2012 ALDAKETA
A) Kredituen sorrera diru-sarreren bidez:
3221.1310100.-Bk. ordains. Gizarteratzea eta laneratzea: 16.700,00 euro.
3221.1600100.-Gizarte Segurantza. Gizarteratzea eta laneratzea: 6.500,00 euro.
Gastuak guztira: 23.200,00 euro.
-Finantzabidea:
45506.-NG: diru-lag. kontratazioa, Gizarteratzea eta laneratzea: 23.200,00 euro.
B) Kreditu bereziak:
3222.1310100.-Bk. ordains. langabezian daudenen kontratazioa: 21.600,00 euro.
3222.1600100.-Gizarte Segurantza, langabezian daudenen kontratazioa: 8.400,00 euro.
Gastuak guztira: 30.000,00 euro.
-Finantzabidea:
870.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.700,00 euro.
45513.-NG: diru-lag. langabezian daudenen kontratazioa: 24.300,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 30.000,00 euro.
3/2012 ALDAKETA
Kreditu bereziak:
4524.2270900.-Mendikur kirol instalazioen kudeaketa: 11.670,72 euro.
Gastuak guztira: 11.670,72 euro.
-Finantzabidea:
870.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.670,72 euro.
Orkoienen, 2012ko irailaren 1ean.-Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1215435