1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1706/2012 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez funtzionario izendatu dira María Sauleda Munárriz andrea kontu ikuskaria A mailako lanpostuan; eta Juana Hernández Muro andrea, Marta Pérez Urdánoz andrea eta Fernando Jiménez Lorente jauna teknikaria O.L. (Ekonomia Adarra) A mailako lanpostuetan, eta lanpostua esleitu zaie.
María Sauleda Munárriz andrearen, Juana Hernández Muro andrearen, Marta Pérez Urdánoz andrearen eta Fernando Jiménez Lorente jaunaren aldeko izendapen proposamena ikusirik, irailaren 21eko 187 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa.
Hautagaiek deialdiko 8.6 oinarriak agintzen duen dokumentazioa aurkeztu dutela, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela ikusirik.
Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena eta ebazpen-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehena.-María Sauleda Munárriz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, kontu ikuskaria, A mailako lanposturako, eta Kontuhartzailetza eta Ikuskaritzari atxikitako 508 zenbakiko lanpostua esleitzea; Juana Hernández Muro andrea teknikaria O.L. (Ekonomia Adarra) A mailako lanposturako, eta Analisi eta Programazio Unitateari 529 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea; Marta Pérez Urdánoz andrea teknikaria O.L. (Ekonomia Adarra) A mailako lanposturako, eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuari atxikitako 511 zenbakiko lanpostua esleitzea; eta Fernando Jiménez Lorente jauna teknikaria O.L. (Ekonomia Adarra), A mailako lanposturako, eta Analisi eta Programazio Unitateari atxikitako 62 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.
Lanpostuek A mailari dagozkion ordainsariak dauzkate, 1984ko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onetsi zuen Lansarien Behin-behineko Arautegiak eta gainerako lege aplikagarriek ezartzen dutenarekin bat etorriz.
Lanaldia zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta eskumena duten administrazio-organoek zilegi dute nahi dutenean aldatzea.
Bigarrena.-Izendatutako funtzionarioek hilabeteko epea daukate lanpostuen jabe egiteko, Unibertsitateko Langileen Kudeaketako Atalean, izendapena jakinarazten zaienetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.-Izendapen hau 2012ko gastuen aurrekontuaren kargura egingo da.
Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinarazteko eta Ekonomia Gaietarako eta Programaziorako dekanordeari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari bidaltzeko agintzea.
Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta zilegi da aukeran berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2012ko urriaren 29an.-Errektorea, Julio Lafuente López.
Iragarkiaren kodea: F1215680