226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2809/2012 EBAZPENA, urriaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, urriaren 8ko 2625/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 65 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran 59 izangai izendatu eta 5 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen.

Aipatutako ebazpenean akats bat dagoela ohartuta, esleitutako bi lanpostu oker jaso baitira, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urriaren 8ko 2625/2012 Ebazpenean antzemandako akatsa zuzentzea. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 65 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran 59 izangai izendatu eta 5 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen. Honako hau dioen tokian:

"Fermín Abaurrea Sanjuán jaunari, 2809 lanpostu hutsa, zerbitzu orokorretakoa, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako San José zentroari atxikia.

Eva Elizalde Andueza andreari, 2806 lanpostu hutsa, zerbitzu orokorretakoa, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako San José zentroari atxikia", honako hau esan behar du:

"Fermín Abaurrea Sanjuán jaunari, 2806 lanpostu hutsa, zerbitzu orokorretakoa, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako San José zentroari atxikia.

Eva Elizalde Andueza andreari, 2809 lanpostu hutsa, zerbitzu orokorretakoa, lan-araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako San José zentroari atxikia."

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko urriaren 29an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1215497