2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
2013ko karga-tasak
Morentingo Udalak, 2012ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak 2013rako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen:
-Hirilurreko ondasunak: %0,30.
-Landalurreko ondasunak: %0,80.
-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Morentinen, 2012ko azaroaren 7an.-Alkatea, M.ª Pilar Barbarin Lopez.
Iragarkiaren kodea: L1215615