226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

213/2012 EBAZPENA, urriaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehakatuaren espedientea onesten duena. Espedientea Plazaola Gestión Integralek sustatu du eta lurzatiko patioen eraikigarritasuna kalkulatzeko araudi berriari eta gutxieneko azalera pribatuaren ehunekoa aldatzeari dagokie.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak urriaren 19an emandako 1056/2011 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehakatuaren gaineko espedientearen tramitazioari, Plazaola Gestión Integralek sustaturik.

Aldaketaren helburua determinazio berri batzuk ezartzea zen. Determinazio horiek, hasiera batean, D unitate morfologikoetan besterik ez dira aplikatuko, eta honako hau ekarriko dute: a) lurzatiko patioen eraikigarritasuna kalkulatzeko araudi berria; eta b) gutxieneko azalera libre pribatu berri bat ezartzea (unitatearen azaleraren %50 proposatzen da).

Ebazpen horretan, determinazio berriak ezartzeko testua ere finkatu zen, hauxe, hain zuzen:

-Erripagañako UPSaren indarreko hirigintzako araudiaren 13. artikuluaren ("Definizioak") I) letrako (Proiektuaren azalera eraikia) 3.c) puntuaren bigarren paragrafotik kentzea "lurzatiko patioak" terminoa. Horrenbestez, honela geratuko da: "Proiektuko azalera eraiki bezala hartuko dira, aldiz, instalazioetako patioena, igogailu-zuloena eta eskailera-kaxena."

-"D" unitate morfologiko bakoitzaren "gutxieneko lurzoru libre pribatuaren azalera" kasuan kasuko unitatearen azalera osoaren %50 izanen da.

Ebazpena 2011ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, eman zen argitara, eta jendaurrean egon den epean ez zaio alegaziorik egin espedienteari.

Bestalde, Iruñerriko Mankomunitateak adierazi du aldaketa horrek ez duela batere eraginik izanen bere aurreikuspenetan.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua da, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehekatuaren espedientea, Plazaola Gestión Integralek sustatua, onestea, jarraian adierazten denaren arabera:

a) Erripagañako UPSaren indarreko hirigintzako araudiaren 13. artikuluaren ("Definizioak") I) letrako (Proiektuaren azalera eraikia) 3.c) puntuaren bigarren paragrafotik kentzea "lurzatiko patioak" terminoa. Horrenbestez, honela geratuko da: "Proiektuko azalera eraiki bezala hartuko dira, aldiz, instalazioetako patioena, igogailu-zuloena eta eskailera-kaxena."

b) "D" unitate morfologiko bakoitzaren "gutxieneko lurzoru libre pribatuaren azalera" kasuan kasuko unitatearen azalera osoaren %50 izanen da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzuari eta Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udalei, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urriaren 3an.-Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1214872