4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 665/2012
Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Razvan Mihai Moldovanek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Bensatrans 2002, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 665/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Baiesten dut Razvan Mihai Moldovan jaunak Bensatrans 2002 S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda (665/2012 prozedura abiarazi zuena) eta, horrenbestez, deklaratzen dut enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zuela auzi-jartzailea (kaleratzeak 2012ko maiatzaren 4tik aurrera sortu zituen ondorioak). Hori dela eta, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen lan baldintza berberekin berriro onartzera edo 2.408,28 euroko kalte-ordaina ematera, berak aukeratuta. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean egin beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki hartzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da.
Enpresak langilea berriro onartzea erabakiz gero, enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera, kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 57,34 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.
Ezesten dut Razvan Mihai Moldovan jaunak Bensatrans 2002 S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda (770/2012 prozedura abiarazi zuena) eta, horrenbestez, demandatuak absolbitu egiten ditut demanda-idazkian beren aurka azaldutako uzietatik.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta jakinarazpenaren ondoko bost eguneko epean iragarriko da. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0665 12 prozedura), 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0665 12 zenbakia aipatuz).
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Bensatrans 2002, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko azaroaren 9an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1215795