226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

544/2012 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan aldaketa batzuk izan dira eta, horregatik, bidezkoa da Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kide batzuk aldatzea. Gaur egungo kideak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 838/2011 Foru Aginduan finkatu ziren.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

1. José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko buru izendatzea.

2. Marta Pernaut Ojer eta María Luisa Francés Calonge andreak, Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko burua eta kidea, hurrenez hurren, kargutik kentzea.

3. Foru agindu hau interesdunei eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko urriaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1215586