226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Beintza-Labaiengo Udala. Jarduera: Beintza-Labaiengo hondakin uren tratamendua. Tokia: 2. poligonoa, 1637 eta 1668. lurzatiak.

Beintza-Labaienen, 2012ko azaroaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L1215762