226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Kalifikazio juridikoko aldaketaren hasierako onespena deuseztatzea

Orotz-Beteluko Udalak, 2012ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki du 2011ko urriaren 18ko hasierako erabakia deuseztatzea (1. poligonoko 229 eta 492. lurzatien artean dagoen 70,35 m² inguruko lur baten kalifikazio juridikoko aldaketa). Iragarkia 2011ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratu zen, azaroaren 22an. Indarrik gabe utzi du erabaki hori, katastroko akatsa delako. Izan ere, aipatutako 70,35 m² ez dira inoiz bidea izan, 229. lurzatiaren barnekoa baizik. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2012ko azaroaren 7an.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L1215617