226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA PATRONATUA

Izangaien behin betiko zerrenda, Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren zerbitzuko gitarra elektrikoko eta konboetako irakaslea izateko lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko

2012ko martxoaren 22an Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren Batzorde Nagusiak egin zuen bilkura berezian Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren zerbitzuko gitarra elektrikoko eta konboetako irakaslea izateko lanpostua betetzeko deialdiaren oinarriak onartu ziren, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 97. zenbakian argitaratu zen, 2012ko maiatzaren 23koan.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (142. zk., 2012ko uztailaren 19koa) behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunak iragan dira, interesdunek nahi dituzten erreklamazioak aurkezteko eta, beharko balitz, behar diren zuzenketak egiteko. Erreklamazio horiek aztertu ondoren, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean agertzen dena, epaimahaikideak izendatzea eta oposizioaren data eta lekua zehaztea.

Epaimahaiaren osaera:

-Lehendakaria: Unai Hualde Iglesias. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuko lehendakaria.

-Ordezkoa: Arturo Carreño Parras. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Patronatuaren Batzorde Nagusiko kidea.

-Lehen mahaikidea: Josu Estarrona Elizondo. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Patronatuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Iban Galdos Lizarazu. Olaztiko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

-Bigarren mahaikidea: Mikel Romero Laibarra. Donostiako Udal Musika Eskolako gitarra elektrikoko irakaslea.

-Ordezkoa: Igor Intxausti Irazu. Donostiako Udalaren Musika Eskolako gitarrako irakaslea.

-Hirugarren mahaikidea: Izaskun Andueza Ros. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasketaburua.

-Ordezkoa: Zuriñe Mayo Hermoso de Mendoza, Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.

-Laugarren mahaikidea: Puri Alzelai Iriarte. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.

-Ordezkoa: Jokin Borromeo Juan. Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.

-Ordezkaria (hitzarekin baina botorik gabe): Isaac Valencia Alzueta. Altsasuko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: Silvia Gonzalo Etxarri, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.

Oposizioa hasteko data.

1. ariketa: euskara proba.

-Proba idatzia: 2012ko azaroaren 29an, osteguna, 10:00etan.

-Ahozko proba: 2012ko azaroaren 29an, osteguna, 11:00etan.

Lekua: Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan.

Altsasun, 2012ko urriaren 25ean.-Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

ERANSKINA

Onartuak:

García García, Mikel Alexander

Bikandi Agirre, Mikel

Bastarrica Gorostiza, Arkaitz

Baztertuak: ez dago.

(0) 3.1.a) oinarrian eskatutako NANaren edo identifikazio dokumentu baliokidearen fotokopia ez aurkezteagatik.

(1) Deialdiaren 3.1.b) oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

(2) Deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

(3) Deialdiaren 3.1.e) oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

(4) Deialdiaren 3.4) Oinarrian eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

Iragarkiaren kodea: L1215767