2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Aurtizko ostatuaren errentamendua
Iturengo Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea, Iturengo Aurtitz auzoan dagoen Aurtizko ostatua errentan emateko, bertzeak bertze, baldintza hauei jarraikiz:
-Errentamenduaren iraupena: 5 urte, bertze 5 urte gehiago luzatzeko aukerarekin.
-Hileko errenta: 500,00 euro gehi B.E.Z.a. Horixe izanen da hasierako prezioa.
-Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
-Eskaintzak aurkezteko epea: eskaintzak Iturengo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean, horretarako onetsitako baldintza administratiboen agirian adierazten den gisara.
-Behin-behineko fidantza: 500,00 euro.
Klausula administratibo partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.
Iturenen, 2012ko azaroaren 12an.-Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1215892