2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Deialdia, lehia publikoan bizilagun langabetuei hiru mikrokredito emateko, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen
Galar Zendeako Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, deialdiaren baldintzak onetsi zituen, lehia publikoan bizilagun langabetuei hiru mikrokredito ematea arautzen baitute, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen.
Deialdiaren xedea: adierazitakoa.
Esleipen modua: lehia publikoa.
Mikrokredito bakoitzaren zenbatekoa: 12.000 euro.
Eskabideen aurkezpena: Galar Zendeako Udalaren Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1, Getze Galar), hilabeteko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Argibideak eta baldintzak: Udalaren bulegoetan, Getze Galarren baitaude (Udaletxe plaza, 1) eta Udalaren web orrian (http://www.cendeadegalar.es/es/ayuntamiento/actualidad/).
Getze Galarren, 2012ko azaroaren 12an.-Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1215819