226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2013ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2012ko urriaren 29ko bilkuran, aho batez erabaki du honako karga-tasa hauek ezartzea 2013rako:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,185.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

6.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Erabaki honek 2013ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Donamarian, 2012ko azaroaren 7an.-Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1215594