1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, 2012ko azaroaren 7koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Eslabako Hondakin Uren Tratamendua" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 24an emandako 600/2012 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta interesdunek aurkeztutako alegazioak ebatzita, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 24an emandako 885/2012 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua.
Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da funtsezkoa delako obrak (araztegi bat eraiki eta hondakin uren isuriari lotzea, alegia) azkar egitea, berehala konpontzeko Eslaban hondakin urak arazketa biologikorik gabe isurtzeak gaur egun sortzen dituen osasun eta ingurumen arazoak.
Nafarroako Gobernuak, "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.k" (NILSA) alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko diru-izendapen nahikoa badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Eslabako hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau "Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri" (NILSA) jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko azaroaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1215635