4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 238/2009 demanda
José Benito Alvarez Pugak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Eulen Seguridad SAren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000238/2009 demanda prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
ANko Lan arloko Salak 4405/10 doktrina bateratzeko epaia eman du, zeinaren bidez ezartzen baitira aparteko orduak kalkulatzeko parametroak, segurtasun arloko enpresetarako. Erabaki da:
Auzi-jartzaileari errekerimendua egiten zaio, 10 eguneko epean bere demandan erreklamatzen duen kantitatea egokitu dezan, ANren ebazpenean ezarritako irizpideen arabera. Ohartarazten da ezen, egokitzapen hori egiten ez bada, jarduketa hauek artxibatu eginen direla.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, Baneston irekita dagoen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.65. 0238.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846.42.0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak idazkari honen aurrean. Fede ematen dut.
Eginbidea.-Jarraian, erabakitakoa bete da eta interesdunei jakinarazi zaie LPLaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarri baliabideak erabiliz eta horien beren araberako baldintzei jarraikiz. Fede ematen dut.
Eta José Benito Alvarez Pugari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1214715