2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Tasen, zergen eta prezio publikoen onespena
Uharteko Udalak, 2012ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren, Musikaren Udal Patronatuaren eta Kirolen Udal Patronatuaren tasak, zergak eta prezio publikoak. 2012PLEN0029 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.
Uharten, 2012ko azaroaren 8an.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1215645