226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Morentingo Udalak, 2012ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Morentinen, 2012ko azaroaren 7an.-Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L1215616