226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

645/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen bigarren ordainketa, 2012ko bigarren seihilekoari dagokiona, egiteko baimena ematen duena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ekainaren 18an emandako 381/2012 Ebazpenaren bidez, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen deialdia, otsailaren 27ko 117/2012 Ebazpenaren bidez onetsia, ebatzi zen. Horrela, entitate titular bakoitzari 2012. urterako dagokion guztirako diru kopurua esleitu eta lehenbiziko ordainketa, lehen seihilekoari dagokiona, egiteko baimena eman zen.

Ebazpen horretan, guztira, 2.104.523,05 euroko gastua xedatu zen 2012.urterako, musika eskolen titular diren udal entitateei diru-laguntzak emateko, eta bi alditan ordaintzeko baldintzak ezarri ziren. Laguntza horiek eskola horien funtzionamendurako gastu orokorrak partez ordaintzeko dira. Hortaz, bidezkoa da orain 2012ko bigarren seihilekoari dagokion diru kopurua ordaintzea.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruak musika eskolentzako diru-laguntzaren bigarren ordainketa, hots, 2012ko bigarren seihilekoari dagokiona, egitearen aldeko txostena aurkeztu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion kopuruaren arabera, ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala. Guztira 1.052.261,44 euro dira.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea diru-laguntzaren bigarren ordainketari dagozkion kopuruen ordainketa aginduak eman ditzala, 2012ko gastuen aurrekontuko "Musika eskolentzako diru-laguntzak" izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40002856).

3. Diru-laguntzaren xede den jarduerak hartzen dituen diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki guztiak baturik ateratzen den zenbatekoak jardueraren kostua gainditzen badu, behar den diru kopurua itzuliko da. Egiaztapen hori egiteko, 2012. urteko aurrekontu exekutatua hartuko da aintzat.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Udalen musika eskolentzako 2012. urteko
diru-laguntzen bigarren ordainketa

IFZ

ENTITATE TITULARRA

2. ORDAINKETA

P3100600J

Ablitasko Udala

10.704,27

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

16.639,52

P3132500D

Antsoaingo Udala

9.730,68

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

10.053,47

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

8.705,03

P3104200E

Azagrako Udala

8.705,03

P3138600F

Barañaingo Udala

91.092,98

G31255037

Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Patronatua

14.359,13

P3190300H

Berriozarko Udala

28.503,63

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

2.900,00

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

66.908,27

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

4.857,53

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

12.411,96

P3107100D

Cintruenigoko Udala

21.814,64

P3107600C

Corellako Udala

10.506,43

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

6.377,79

P3108500D

Eguesibarko Udala

28.416,30

P3105000H

Baztango Udala

17.950,35

P3109600A

Lizarrako Udala

23.491,09

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

12.906,56

P3174900E

Zaraitzuko Batzarre Nagusia

6.382,99

P3110500J

Fontellasko Udala

4.821,09

P3111300D

Garinoaingo Udala

9.328,28

G31226624

Garraldako "Orreaga" Musika Eskolako Patronatua

23.180,73

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

16.987,17

P3190400F

Irurtzungo Udala

6.190,36

P3113700C

Lakuntzako Udala

6.429,85

P3155300A

Lekunberriko Udala

33.390,40

P3115100D

Leringo Udala

2.952,01

P3115200B

Lesakako Udala

9.428,71

P3115600C

Lodosako Udala

10.154,42

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

10.032,65

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

24.678,14

P3116900F

Milagroko Udala

22.486,26

P3117600A

Murchanteko Udala

16.568,32

P3102300E

Mutiloako Udala

27.764,33

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

37.316,84

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

2.139,81

P3119100J

Erriberriko Udala

20.606,76

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

13.536,53

P3120100G

Iruñeko Udala

113.805,82

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

22.652,86

P3120601D

Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua

15.897,04

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

17.144,53

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

3.756,32

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

15.984,37

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

33.070,45

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

34.734,48

P3123200B

Tuterako Udala

40.312,83

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

7.983,37

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

35.509,06

2. ORDAINKETA, GUZTIRA

1.052.261,44

Iragarkiaren kodea: F1214788