1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
67/2012 EBAZPENA, urriaren 19koa, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak emana, Espainiatik kanpo dauden nafarren biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdia ebazten duena.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak martxoaren 9an emandako 30/2012 Foru Aginduaren bidez, Espainiatik kanpo dauden nafarren biltoki eta elkarteei eta entitate horiek Argentinan eta Txilen duten federazioari laguntzak emateko 2012ko deialdia onetsi zen.
Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusirik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatua horrekin ados dagoela.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ondorengo taulan agertzen diren entitateei 83.095,10 euroko laguntza ematea guztira. Hona hemen bakoitzari dagokiona:
NAFARREN BILTOKI | IFZ | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
Buenos Aires | B 59 997701 | 12.000,00 | 8.370,00 | 15.200,00 | 35.570,00 |
Mendoza | B 59 997703 | 3.890,00 | 7.680,00 | 5.550,00 | 17.120,00 |
París | D 57 776601 | 2.900,00 | 4.060,00 | 3.950,00 | 10.910,00 |
Rosario | C 59 997704 | 11.004,10 | 2.691,00 | 5.800,00 | 19.495,10 |
GUZTIRA | 29.794,10 | 22.801,00 | 30.500,00 | 83.095,10 |
2. Laguntza horiek kontu-sail ekonomiko hauen kargura finantzatuko dira, dirua honela banaturik:
NAFARREN BILTOKI HARTZEKODUNA | IFZ | IV. KAPITULUA A3220 A30003 4819 144104 | VII. KAPITULUA A3220 A30003 7819 114104 | GUZTIRA |
Buenos Aires | B 59 997701 | 20.370,00 | 15.200,00 | 35.570,00 |
Mendoza | B 59 997703 | 11.570,00 | 5.550,00 | 17.120,00 |
Paris. Asoc. | D 57 776601 | 6.960,00 | 3.950,00 | 10.910,00 |
Rosario | C 59 997704 | 13.695,10 | 5.800,00 | 19.495,10 |
GUZTIRA | 52.595,10 | 30.500,00 | 83.095,10 |
-52.595,10 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Atzerrian dauden nafarren biltokientzako laguntzak" izeneko A3220 A30003 4819 144100 kontu-sailaren kargura (ID 3821, 0140001422 espedientea). Honela dago banatuta:
a. 29.794,10 euro, funtzionamendu gastuetarako.
b. 22.801,00 euro, kultur jardueren gastuetarako.
-30.500,00 euro, 2012ko Gastuen Aurrekontuetako "Atzerrian dauden nafarren biltokientzako laguntzak" izeneko A30003 A3220 4819 144100 kontu-sailaren kargura (ID 3822, 0140001422 espedientea).
3. Aurrerakinik eskatu ez duten entitate onuradunei diru-laguntza zatika ordainduko zaie, ordainketa partzialen bidez, onuradunak aurretik eskatuta.
4. Kontzeptu bakoitzerako emandako laguntzen justifikazioa legezko fakturak aurkeztuz eginen da, ondoko taulan "Onartutako aurrekontua" zutabean agertzen den kopurua adinakoak. Aurrekontu hori aurkeztutako fitxa bakoitzean, aurrekontu xehakatuan, ezarritako eta onartutako kontzeptuen arabera kalkulatu da. Onartu diren kontzeptuak ebazpen honi erantsitako entitate bakoitzaren espedientean ageri dira.
ONARTUTAKO ETA JUSTIFIKATU BEHARREKO AURREKONTUA |
NAFARREN BILTOKI HARTZEKODUNA | FUNTZIONAMENDUA | JARDUERAK | INBERTSIOAK | GUZTIRA |
Buenos Aires | 48.885,96 | 10.651,32 | 15.200,00 | 74.737,28 |
Mendoza | 8.190,00 | 8.880,00 | 5.550,00 | 22.620,00 |
Paris | 4.800,00 | 5.660,00 | 3.950,00 | 14.410,00 |
Rosario | 26.126,27 | 15.630,92 | 5.800,00 | 47.557,19 |
GUZTIRA | 88.002,23 | 40.822,24 | 30.500,00 | 159.324,47 |
Irizpide orokor gisa, "Funtzionamendu eta finantza gastuak" kontzeptuan, aurreko deialdietan bezala, honela jokatu da: entitateek guztirako diru-sarrerak kalkulatuta, haiek zehazten dute zenbat diru bideratzen duten egoitzen funtzionamendu eta mantentze-lanetako gastuak konpentsatzeko, eta onartutako aurrekontu gisa diferentzia onartzen da, halakorik dagoenean.
Ebaluazio Batzordeak proposatuta, atal honetan, irizpide hau aplikatzeko salbuespen batzuk egin dira, 5. oinarriko azken atalean ezarritakoarekin bat (ikus I. eranskina, entitate bakoitzari eta entitateen fitxa bakoitzari dagokion taula). Kanpoko biltokiek aurkeztutako eskaeren kasuan, deialdian finkatutako zuzkidura ekonomikoa laguntza gisa eskatutako dirua baino handiagoa denez, haien eskaerak aintzat har daitezke, 5. oinarri arautzailean adierazitako salbuespenak salbuespen.
"Jarduerak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako jardueretako gastuei biltoki bakoitzak egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera.
"Inbertsioak" kontzeptuan ere, irizpide hau aplikatu da: sustatutako inbertsioetako gastuei biltoki bakoitzak diru-sarrerengatik egindako egozpena errespetatzea, adierazi dutenaren arabera, eta ez da inolako aldaketarik izan aurkeztutako gastuaren eta onartutako gastuaren artean.
Ez da hainbanaketarik egin, behar ez zelako, izan ere, guztirako kopurua ez da onetsitako aurrekontuko diru-izendapena baino handiagoa, eta 9.1 oinarriko bigarren paragrafoan ezarritakoa aplikatu da; hots: "... Aurkezten diren eskaerak baloratu ondoren, entitateen funtzionamendua finantzatzeko bideratutako aurrekontuan soberakinik baldin badago, diru hori kultur jarduerak finantzatzeko erabiltzen ahalko da, eta alderantziz.". Horregatik, deialdiko ataletako bakoitzerako esleitutako diru-izendapena gainditu ez denez (ez IV. kapitulukoa, ez VII. kapitulukoa), ez da beharrezkoa izan 9.2.4 oinarriko a) atalean ezarritako taula aplikatzea (diru tarteak eta ehunekoak).
5. Diru-laguntza kobratzeko, entitate onuradunek deialdiaren 13.2 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute. Aurkeztu ezean, justifikazio kontua baliorik gabe geldituko da, eta ezin izanen da laguntza ordaindu.
6. Ebazpen hau jakinaraztea entitate interesdunei, Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Atalari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aipatutako departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Fátima Baigorri Romero.
Iragarkiaren kodea: F1214805