226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147E/2012 EBAZPENA, irailaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, proiektu honetarako: Villamayor de Monjardínen zuntz optikoko lotura ezartzea, estaldura hobetzeko. Sustatzailea Telefónica de España, S.A.U. da.

2012ko martxoaren 26an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektatu den jarduketaren xedea da Villamayor de Monjardín herriko telefono zerbitzua hobetzea, zuntz optikoko kable bat ezarriz lurpean, A-12 autobiarekiko (Iruña-Logroño ) lotuneko eskuineko bazterreko biribilgunetik, eta Na 7402 Villamayorko errepideko ezkerreko bazterrean linea aireratzeko dagoen zutoinetik. Oraingo kablearen paralelo joanen da hoditeria, eta 229 metro eginen du errepidearen ezkerreko bazterretik.

Azpiegiturak ukitutako lurzoruan eginen da zanga, eta bideko lubetaren behealdean dagoen landalurrean. Ingurumenaren aldetik, hauek dira natur elementu garrantzitsuenak: errepidearen oinean dagoen zuhaitz lerroa eta zuhaixkak dituen larrea, ezponda -errepidea ingurumenean txertatzeko sartu zena- eta ezpondak sortutako azaleko drainatze-lerroa.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu. Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2012ko uztailaren 4an, lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Eskaera Villamayor de Monjardíngo Udalari igorri zaio, 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Udalak jarduketaren aldeko txostena egin du, udalaren arloari dagokionez.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, proiektu honetarako: Villamayor de Monjardínen zuntz optikoko lotura ezartzea, estaldura hobetzeko. Sustatzailea Telefónica de España, S.A.U. da.

2. Baimena ondoko hau betetzearen baldintzapean egonen da:

-Ez zangaren okupazioarekin ez obren gauzatzearekin ez da ukituko errepideko lubetako larrea, ezta behealdeko landareak eta zuhaitzak ere.

-Obren hasieran, zangak okupatuko duen zonatik landare lurra aterako da, eta, gero, eremuaren azaleko zatia lehengoratzeko erabiliko da, eremuari dagokion erabilera itzultzeko.

-Obrak bukaturik, lurra lehengoratu eta profilatuko da, uren isurketa ez aldatzeko moduan. Landare lurrak ez direnak, obra hondakinak eta eraispen-hondarrak hondakindegi baimendu batera eraman behar dira, edo kudeatzaile baimendu baten eskura jarri, hondakinak nolakoak diren kontuan hartuta.

Hirigintzari eta lurraldeari dagokionez:

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen errepideei eta gainerako azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari, Villamayor de Monjardíngo Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko irailaren 26an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1213896