226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko urriaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatu espedienteetako agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urrotz-Hirian, 2012ko azaroaren 6an.-Mankomunitateko burua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1215592