2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2013. urteko karga-tasak
Aiegiko Udalak, 2012ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
Udalbatzak erabaki du Aiegiko Udalean aplikatuko diren karga-tasak eta tarifak onestea, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko baitira. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
2013KO KARGA-TASAK
Honako hauek dira onetsitako tasak:
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,184.
Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,8.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5 bere horretan geldituko da.
Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga. Karga-eskala, 2011n: %11.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2011rako: 1,4 bider zerga-oinarria.
ARDANTZEKO KIROL INSTALAZIOEN TARIFAK
Udalak 2012ko irailaren 26an egin osoko bilkuran onetsitako tarifak, bakarrik BEZaren gorakada erantsi baitzitzaien, %3,5 igoko dira 2013rako (urte batetik besterako K.P.I.ren gorabeheraren arabera, 2011ko irailetik 2012ko irailera).
Aiegin, 2012ko azaroaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.
Iragarkiaren kodea: L1215678