226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, 2012. urtekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2012ko abenduaren 21ean bukatuko dela epea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik 2012. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagariak 2012ko abenduaren 21ean igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Villatuertan, 2012ko azaroaren 9an.-Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1215775